(Su) Gar

Ezin izan nituen

ez nintzen gai izan,

zure aho mehetik ateratako

hitz jarioa eteteko,

letren uholdea lehortzeko.

 

Ez nintzen gai izan

egun iluna izan arren

zure hitzei iluntasuna aurkitzeko,

ez nintzen gai izan.

 

Ta oharkabean,

hitz goxoz busti ninduzun

edozein biziok sortu ezingo luken atsegina sortuz,

sugarra piztuz

ilusioak bultzatzeko gai izango zen sugarra,

arima berpizteko erreztasuna zeukan sugarra,

gau honetan alboan dudan sugarra.

 

Ikasia bait daukat,

sugarra nekez bihurtzen dela su,

nekez hartzen duela bizia berriz

ta desagertzen ohi dela.

 

Baina zure burugogorkeria zela medio,

gogoz ikusi nizun putz egiten,

arnasa hartzeko zailtasunak ikusi nizkizun azkenean

hainbeste ahalegin ta gero,

iada konturatu bait zinen,

ni nintzela itzaltzear zegoen sugarra,

minduta ta leher eginda zegoen sugarra.

 

Sua piztu daiteke,

ekaitza piztu daiteken erara,

baina gaur,

ez dago ekaitzik izaren itsasoaren artean,

gaur ez dago masailean behera dijoan ur tantarik edredoi zaharraren muturretan,

ametsezko laztanei esker,

ametsezko eta ilusiozko

zure laztanei esker,

laztanei jarraitu eta etorri,

muxuen subertsio mundura,

begiraden trukaketa eremura,

pentsamendu lausotuen tartera,

etorri eta bihurtu ezazu sugar ekaitz dena,

sugar sua zena,

bihurtu nazazu su.