TXANDRIOAK

Osagaiak:

  • Kilo bat irina
  • 200 g esne-gain likidoa
  • Baso bat azukre
  • Legami zorro bat
  • Bikarbonato koilaratxokada bat
  • Limoi baten zukua
  • Koilarakada bat olio
  • 3 arrautz
  • Anis kopa bat

Osagai guztiak ontzi batean irabiatu ondoren, orea eskuz landu, luzatu eta kroketatxo txiki eta luzexken moduan banatu. Ondoren frijitu eta azukre-hautsa jarri gainetik. On egin!