Txitxirioak egin aurretik, aurreko egunetik beratuko ditugu, txitxirio kikaratxo bat pertsona bakoitzeko.
Osagaiak:
- Txitxirioak
- Bakailaoa
- Ziazerba
- Olioa
- Baratxuria
- Tipula
- Irina
- Piperrauts gorria
- Gatza
Egiteko modua:
Ur hotzean txitxirioak, bakailaoa eta ziazerba jarri, ondoren 20 minutuz uretan egosten edukiko ditugularik presiopeko lapiko azkarrean.
Bestalde, baratxuria eta tipularekin erregosi bat prestatu, gatz pixka bat bota eta azkeneko momentuan irin eta piperrauts pittin bat gehitu. Egina dagoenean, txitxirioak dauden lapikoari gehitu eta irakite puntu bat eman dena ongi fusionatzeko. Dagoeneko, prest ditugu!