BATERAGARRIAK AL DIRA NATURA ETA GARAPENA?

Ez dira bateragarriak natura eta garapena. Gaur egun, munduan dauden baliabide naturalak ustiatzen ari gara kontrolik gabe, eta horietako asko adibidez, osasunerako eta giroarentzako kutsagarriak dira. Hori guztia, gure bizitza eroso egiten dizkigun gailuak izateko etxean. Garapena egongo balitz, nire ustez baliabide naturalak hainbeste ez ustiatzea eta osasuna edo mundua hainbeste kaltetzen ez luketen produktuak erabili beharko genukeela, hori nire iritziz garapena delako, mugikorren azken modeloa izatea baino. Gainera, hainbat mineralak lortzeko, horko biztanleak oso baldintza txarretan lan egin behar dute era gerran daude, ondoko lurraldeak beraien mineralak kontrolatzen dituztelako, beraiek mineral horien etekinak lortzeko. Natura eta garapena bateragarriak izango balitz ez litzateke, hau dena gertatzen utziko. Garapenak aurrera joan ahala asmatuko beharko lituzkete natura babesteko gailuak edo metodoa, adibidez kotxe elektrikoekin egiten ari diren bezala. Natura eta garpena bateragarriak izateko haien arteko oreka bat egon beharko litzateke, baina argi dago, garapena askoz azkarragoa doala, natura baino.