Hitzak 2

Hitzen solasaldiak

 

silaba trukaketa

 

itxaropen nahiz etsipenezko hizketaldiak,

 

beti izan dira eta beti dute

 

gure ulermen eta pentsamenduan

 

eskumenezko leku bat.

 

Hitzetan bait diraute,

 

oroimen arrastoak,

 

esperientziaren ondorioak.

 

Bizipenak.

 

Baina beti iristen da,

 

bota ala ez

 

egiteko unea.

 

Beti iristen da

 

aurrera egiteko unea.

 

Ez dago besterik.