Nire ispilua ez da hain handia, ezta txikia ere. Ni bezalakoa. Orain dela hamar urte hor ere ez zegoen. Baina, dena den, solaskide ona da.
Ispilu ezberdina da. Bitxia. Marko zuria du eta joan den hilabetean loreak ere zeuzkan erantsita. Hartan agerian dago. Eta ez da inoiz hain ederra izan.
Beta hartzen dut, denbora daukadanean, kristal udak argitzeko. Ez da erraza.
Abuztuko egun batean lausodur arraro bat zegoen nire inguruan, bera pasatzean. Ispilu aurrean eseri nintzen, indiarrak moduan, eta hor atxiki ninduen askotan bezala. Iritzi desberdina geneukan, edo gutxienez hau pentsatu nuen. Azken finean, ez nintzen desagertuta. Zergatik, orduan, ezabatuta, margulduta, erakutsi ninduen?
Eguneko gauan, beren atzean agertu nintzen. Eskua sartu kristal likidoan eta kito. Mundu berria. Nire mundu berria. Momentu hartan konprenditu nuen iradokizuna.
Batzuetan, neure burua ez dut argi irakurtzen. Momentu honetan nire ispiluak, konfiantzazko laguna eta leialak, bere atzean iristeko laguntzen nau. Haren beldur ezin dugulako egon. Geuren beldur ezin delako. Pixka bat ausartzea arrakasta izan ahal delako.