Oihartzuna

Oihartzun bat entzun nuen

bokalak

letrek konposatutako doinuak,

galdutakoen garrasia

mendi tarte zabaletan

zabaltzen zuena,

iragana zabaltzen zuen uhina,

ametsak denbora batez

kutsatutako pozoina,

ustiatutako mendiak

iraultzen zituena,

itzultzeko ahaleginetan

galdutako oihua,

aintzinan albokek bustitako

kobazuloetako izkinetan

galdutako min oihua,

berreskuratzeko oihua,

berpizteko zirrara,

alaitzeko zainak

odol- jarioa,

hankak sentitzekoa, pausu 

guztiak maitatzeko

ahazteko

bizitzeko

hasteko

berritik hasteko oihartzuna

pikor berriak dastatzeko unea

pentsamenduetan murgiltzeko doinua

borrokaren pozoia,

zure indarra,

nirea.

Galdutako oihuetan.

Belarria mindu zidan garrasia

bihotza ukitu zidan oihartzuna

ireki zidan poztasuna

besarkatu ninduen begirada,

pizten didan ahots grabea,

ahaleginik gabe jarraitu nuen

indarren katea,

kate luzea,

bizitza zalantzan jartzen duen katea

barrutik hasi eta

noraezean galtzen den katea,

norbaitek burdin hori aurkitzen duen arte

tiro egiten duen arte,

barrualdea konkistatzea

lortu arte.

Oihartzunaz mozorratu zarela uste dut,

zure garrasia nire begi argietan

biziko delakoan,

oihartzuna mendi magaletan

galdu arte.

Baina urteetan zehar 

milaka izar

hamarnaka lattan

daude

baina bakarra

eguzkia,

baina bakarra

dirdira,

baina bakarra

zure burugogorkeria

masail gorrituak

kezkak

n i r e a k,

z u r e a k,

b i o n a k

baina soilik

begiak

hitzak

uneak

bat.

Bakarra.

Bizitza.

Zu.