Osagaiak:
-
4 arrautza
-
Baso bat irin
-
Azukrea
-
3 baso esne
-
Legami zorro bat
-
Reineta sagarrak
- Albertxiko marmelada
Ontzi batean arrautzak, irina, azukrea (aukerako kantitatea), esnea eta legamia nahasi irabiagailuaren laguntzaz. Ondoren, labean sartzeko erabiliko dugun ontzira pasa eta xafletan zatitutako sagarra gainean jarri. Aldez aurretik beroturiko labean sartu, tenperatura altuan (200º C), 45 minutu inguru, labana sartu eta garbi ateratzen denean, egina dagoen seinale eman arte. Egina dagoenean, marmelada gainetik jarri eta on egin!