Ohitura

Egarrira ohitu gara.

Bidearen iluntasun ezarrian

jarraitzen dugu,

jarraitzen dugu zuhurtasunarekin dantzari,

momentu orotan zuhaitzak sorkuntzarekin landatuz,

enborrak irauliz.

Egarrira ohitu gara.

Trumoiek eraman zituzten gure heroiak

odolezko ipuinek bete digute oroimena

larrosek bihotza,

sorterrirako bidea ez bait da erraza,

itsasoari galdetuz noiz olatu bat

noiz indarra

noiz falta den indarra ekarriko duen,

lehorte bortitzenak distantzia desagerraraziko duen.

Eztarria asebetetzeko ura ez da iritsiko

itsasoak lehortu eta hegan joandako txoriek

larre zabaletan urteetan metatutako indarra ekarri arte.