URZO XURI POLLIT BAT – HERRIKOIA, BERTSO PAPERAK. LUZAIDE-BAIGORRI (XVIII-XIX)

Urzo xuri pollit bat

bazen herri huntan,

aita amak utzirik

joan zen airetan;

paregabia baitzen

bere lagunetan,

ihiztariak zuen

atzeman saretan.

Urzo xuri pollita

kaiolan eritu,

eta ihiztaria

tristezian sartu;

gaitza berri zueno,

nahi zuen saldu,

erostun tontuen bat

arrapatu balu.

Aita ama gaixuek

ez bide zakiten,

ihiztari zaharrak

zer zuen egiten;

urzuak zituela

kaiolara biltzen

eta han inozentez

ongi baliatzen.

Ihiztari zaharra,

gaizki usatua

etzautzu baliatu

aurtengo tratua;

gogoz saltzen zinuen

urzo kolpatua,

izan balitz mundua

arras lokartua.

Bertsuak eman tugu

gauaren erdian,

hamar mutiko gaztek

omore onian;

ez dugu ez emanen

bakerik herrian,

urzoa sorlekura

ekarri artian.