DATORKIT

Haizeak bere azken energiak xahutuz

aireari indarrak eskatuz

nire aurpegia modu izkutu batean

beste behin kolpatu egin du.

Zirriborro ikustezin bat sortuz nire begien irisean.

Esnatu nahian.

Haizeak bere azken energiak xahutuz

zure masailen disdira niregana ekarri nahi izan du.

Ilusio faltsu batean berriz ni sartuz.

Aireak iada ez dio laguntzarik eman nahi.

Haizea lokartu nahiean dabilelako.

Ni ez esnatzeko.

Gaur,

baita

bi munduen artean nabil.

Zuk ongi dakizun bezala, noraezean.

Bi urmaelen artean.

Galduta.

Pentsamendurik Gabe.

Ideiak entzuten.

Ni izan nahian.

Agian,

askok beharko luketena.

Eta ez nik.