BATERAGARRIAK AL DIRA NATURA ETA GARAPENA? (III) – LEYRE MUNARRIZ GOÑI

Natura eta garapena bateragarriak izan beharko lukete. Egia da egungo munduan “garapen” hori aurrera eramateko natura ustiatzen ari garela, honek ekarriko dituen ondorioak kontuan hartu gabe. Horri garapena esan ordez, atzerapena esan beharko genioke.

Naturaren eta garapenaren arteko oreka bat aurkitu behar dugu lehen bai-lehen. Jakina da gizakiok hobe bizi gaitezen garapena behar dugula, baina garapen horretarako natura izan behar dugu beti buruan. Horregatik, natura eta garapena bateragarriak izan beharko luketela pentsatzen dut; natura kontu handiz eta ingurumena zainduz erabiltzen badugu, garapen egokia lortu dezakegulako.