Ingalaterrako historian sekula izan bada aldi bat, Flauberten objektibotasun gutiziaturako oso egokia izan ez dena, hori 1649ko urtarrileko goiz hartan gauzatu zena da, Karlos I.ak pauso irmoz gurutzatu zuenekoa St. Jame’s Park, oinez heriotzera bidean.
Erregea eta Parlamentua elkarrekin borrokatu zirenekoa, Whitehallgo zorigaitzekoa, Cromwell boterera igo zenekoa Historiako gertaerarik eztabaidagarrienetakoak dira.Polemika lakarrek berotu zituzten ingelesak bi mendez, eta bi alderdietako batek berak ere ez zuen gertakarien interpretazio zuhurra egin nahi izan.
Azkenean, XIX. mendean, historialari eskola bat sortu zen; ez aurreiritzirik gabea, haatik, baina egiaren alde egiteko gogo handiagoz. Gardinierrek aldi haren historia osoa idatzi zuen, xeheki. Informazio iturri berriak argitaratu ziren; besteren artean, nabarmenenak, Clarkeren agiriak. […]
Hallamen eta Macaulyren arabera, erregeak bizia galdu zueneko eta Cromwelli bere diktadura ezartzeko balio izan zioneko mugimenduaosoki izan zen herria zorizko despotismo batetik babesteko ahaleginetan.
Historialari horiek patriota bizkortzat agertu zituzten Pym, Hampden eta Cromwell, Karlos I.ak hondatu nahi izan zuen askatasun zibil eta erlijiosoaren defendatzailetzat.
Parlamentuaren eta Koroaren arteko borroka gatazka huts jo zuten, askatasun herrikoien eta monarkia absolutistaren arteko gatazka.
Erregezaleek Cromwellen karikatura iluna marraztu zuten; Carlylek, berriz, tapiz arranditsu bat, Babeslearen figura ederki goratu bat.