Osagaiak:
-
200 g gurin
-
200 g azukre
-
3 arrautz
-
250 g irin
-
100 g konfitaturiko fruitu
-
50 g Corintoko mahats-pasa
-
Gatza
-
Kopa bat koñak
-
Azukre hautsa.
Egiteko modua:
Lehenengo gurina eta azukrea irabiatu harro edo hanpatuta geratu arte. Orduan, arrautzak gehitzen joan, banan-banan, orea ongi landuz. Dena ongi nahasia dagoenean, fruituak eta mahatsa batu, gatz pittin bat eta gero koñaka. Azkenik, irina gehituz joan eta berriro ere, dena ongi nahasi. Labean sartuko dugun ontziaren paretak gurinaz igurtzi ondoren, orea jarri eta labean sartu, 180º C ordu betez. Behin egina dagoenean, labetik atera eta azukre hautsaz opilaren azala apaindu.