ALBERTO MANGUELEN HITZAK (2006)

Abiapuntua galdera bat da.

Teologoak eta literatura fantastikoa lantzen dutenak kenduta, gutxik jar dezakete zalantzan gure unibertsoaren ezaugarri nagusiak zein diren, haren esanahi gabezia eta ageriko helburu falta.

Eta, hala ere, baikortasun txundigarriz, jarraitzen dugu liburutegiak apalez apal betetzen, dela materialez, birtualez edo bestelakoz, nolanahikako informazio biltzen, bobina, liburu zein txip eran, patetikoki tematurik munduari itxura zentzuduna eta ordenatua ematen, jakinik, aldi berean, ongi aski jakin, bestela sinetsi nahi badugu ere gure ahaleginak zorigaitzez alfer-alferrekoak direla.