J.W. SMITEN HITZAK (K.O. 1970)

Iraultzak Herbehereetako zati batean bakarrik izan zuen arrakasta. Gustatuko litzaidake ahalmena izatea nederlandarren Iraultza izatez besteren artean, iraultza berritzailea, progresista eta sozietarioa izan zelako tesia defendatzeko.

Baina merkataritzako klase burgesa, bere iraultza eginik ere, ahulegia zegoen Herbehereetan gobernua ezartzeko;osoki harturik, klase kontzientzia txikiegia zuen eta eskualde arteko elkartasun sentimendutik gutxiegi, nazio mailan antolatzeko; nolanahi den, aski indartsua zen bera hondatu asmo zuen gobernuak garaitua ez izateko.

Holandarekin baino ez zuen aurkitu bere irudiko estatua, non merkatuaren ekonomia —garapen fase aurreratuan zegoena— kapital, eskulan eta gaitasun nabarmenez gainezka zegoen eta non gizarteko gainerako aurkari taldeek ez zioten lehia handirik egiten.

Holandako Errepublika ez zen sortu munduko historiaren halabeharrak kapitalismoaren garaipena ekarri zuelako.

Ustekabeko faktore askok, hala nola Espainiako Gobernuaren zekenkeriak eta ergelkeriak, haren kokapen geografikoak eta gertaera militarrek zerikusi handia izan zuten haren agerpen goiztiarrarekin.

Baina, progresismo oharkabearen eta tradizionalismo gaizki ulertu baten arteko nahasketa horretan, errepublikak etorkizunaren iragarpena bezala irudikatzen zuen iraganaren jarraipena: bere horretan, XVI. mendeko irudi perfektua zen.