Behin batean, bazen neskatxa bat bere burua gorrotatzen zuena, itsua zelako. Denei zien gorroto, bere senargai maitekorrari izan ezik. Mutila hantxe egoten zen beti prest neskatxarentzat. Egun batean, zera esan zion neskatxak mutil lagunari:
-Mundua ikusi ahalko banu, nahiz eta egun bakar batean izan, hirekin ezkonduko nindukek.
Halako batean, norbaitek bi begi eman zituen andregaiarentzat. Azkenean, bere begietako bendak kendu zituztenean, dena ikusi ahal izan zuen, baita bere senargaia ere. Honek hauxe galdetu zion:
-Orain, mundu osoa ikusi ahal dunala eta, ezkondu nahi al dun nirekin?
Neskatilak bere senargaiari begiratu eta itsua zela ikusi zuen. Haren betazal itxien itxurak erasan egin zion. Berak ez zuen halakorik espero. Bizi arte horrela ikusteko ideiak, neskatxa eraman zuen uko egitera mutil harekin ezkontzeko.
Senargaiak, begi-zuloetan malkoak zituela, utzi zuen neskatxa eta egun batzuk geroago, honako ohar hau bidali zion: “Zaindu itzan ongi herorren begiak, maitea, zeren eta herorrenak izan baino lehen, neronenak izan baitziren”.
Honela lan egiten du, bada, sarritan giza burmuinak, gure “statusa aldatzen” denean. Pertsona gutxi batzuek soilik gogoratzen dituzte nolakoa zen bizitza lehenago, eta egoera mingarrienetan beti haien ondoan egon ziren lagunak.
Bizia opari bat da. Gaur hitz zakar bat esan baino lehen, oroit ezazu muturen bat. Janariaren zaporeaz kexatu baino lehen, pentsa ezazu zer janik ez duen norbaitez. Gaur, bizitzaz kexatu baino lehen, gogora ezazu behar baino lehenago guregandik joan zen norbait. Seme-alabez kexatu baino lehen, pentsa ezazu badaudela pertsonak haurrik eduki ezin dutenak. Norbaitekin eztabaidatu baino lehen zeuen etxea zikina dagoelako, gogora itzazu kaleetan bizi diren pertsonak. Ibilgailuz egiten dituzun distantziengatik protestatu baino lehen, oroit zaitez kilometro asko oinez egiten dituztenez. Eta, nekatuta zaudenean eta zerorren lanaz kexatzen zarenean, gogora itzazu langabeak, ezgaitasunak dituztenak edota lan bat eduki nahiko luketenak. Baina, hatzarekin erakutsi eta inor kondenatu baino lehen, gogora ezazu gutariko inor ez dagoela libre hanka-sartzeak egitetik. Pentsamendu etsigarriek lurrera bota nahi zaituztenean, jarri irribarre bat aurpegian, bizirik zaudelako. Eta, mezu hau ixteaz pentsatu baino lehen, mesedez, parteka ezazu beste pertsona batzuekin. Nire arimak besarkatzen zaitu.