VERDEPISTAXO

Gure artean gaur Leti eta Marta ditugu, Verdepistatxo zigilupean euren arte lanak egiten dituztenak.

Arratsaldeon Marta eta Leti,

1. Verdepistatxo ze proiektu mota da? Nola aurkeztuko zenukete?

Duela hamar urte elkar ezagutu genuen, Iruñeko arte eskolan, eskultura ziklo bat ikasten. Gero Leioako unibertsitatean Arte Ederrak elkarrekin ikasi genuen. Ondotik bakoitzak bere bidea hartu zuen baina urte batzuk geroago asmo berbera genuela konturatu ginen.

Gure helburua sormenarekin lantzea da. Gure garaian, eskoletan eskulanak egiten genituen baina sormenari garrantzi gutxi ematen zitzaion. Gero garrantzi handiagoa dauka gai honek, baina gure ustez ez da nahikoa. Sormena lantzea ezinbestekoa da gure garuna osatzeko.

Sormena arlo guztietan aplika daiteke.

Sormena lantzeko kolektibo bat gara.

2. Zergatik jarri zenioten Verdepistatxo izena proiektu honi?

Nahiz eta asmo berbera izan, oso ezberdinak gara, gusto ezberdinak ditugu eta asko kostatzen zaigu puntu berberara iristea. Dena den proiektuari izena emateko orduan erraz hartu genuen erabakia. Verdepistatxo kolore bat da eta izena irakurtzean artista sena eta plastikarekin erlazionatzen da.

3. Zein arte lan motak egiten dituzue?

Gure asmoa lortzeko zoritxarrez dirua behar dugu, horregatik bururatu zitzaigun artelanak egitea eta saltzen saiatzea. Batez ere ilustrazioa lantzen dugu, teknika askorekin. Kollagea, digitala, eskuz eginakoa…. Dena den gehien gustatzen zaiguna tailerrak ematea da.

4. Nola edo non saldu nahiz erakusten dituzue zuen artelanak?

Urtero egutegi bat ilustratzen dugu eta arte/artisau azoketan saltzen dugu. Hiru urte daramatzagu egutegiak ilustratzen. Iruñeko ilustrazioak dira eta horregatik orain arte ongi atera da egutegien ideia. Koadroak, postalak eta beste motatako artelanak ere saltzen ditugu. Enkarguak ere egiten ditugu, eta batzuk Facebooken bidez izan dira. Sare sozial honek asko laguntzen gaitu gure proiektuarekin.

Erakusketak ere egiten ditugu, tabernetan edo dendetan adibidez.

5. Elkarlanen bat beste elkarte, zigilu edo artistekin?

Iruñean artista oso onak daude eta asko arte/artisau azoketan ezagutu ditugu. Batzuekin asko gustatuko litzaiguke elkarlanen bat egitea, baina momentuz bakarrik zigilu batekin egin dugu zerbait. Iruñeko Alde Zaharrean kokatzen da estudio hau, Estudio Kánula du izena eta serigrafía lantzen dute. Kurtsoak ere ematen dituzte eta bere lokalean beste zigilu lokalen produktuak saltzen dituzte. Guri dagokigunez egutegi eta kojin batzuk ditugu hor, eta kurtso bat elkarrekin emateko asmoa dugu. Prestatzen ari gara. Estudio Kánula Iruñeko San Franzisko kalean dago, Alde Zaharrean.

6. Etorkizunera begira zein helburu finkatzen dituzue?

Elkarrekin lantzea batzuetan zaila da eta bakoitzak bere asmo eta motibazioak ditu, baina Iruñean sormena lantzeko lekua sortzea da gure helburua, edo behintzat hori lortzea gustatuko litzaiguke.

Umeentzako, gazteentzako zein helduentzako sormena lantzeko, aktibitate eta tailerrak emateko lekua.

Mila esker zuen denbora eta azalpenengatik! Argibide gehiagorako euren facebooka bisitatu dezakezue edota gure artisten txokoan duten atalean,

VERDEPISTATXO (Leticia Alberca y Marta Méndez)

https://www.facebook.com/Verdepistatxo-226165954218526/?fref=ts