Krabeliña

Azkeneko lorea jarri dut ilean.

Aspaldi lore faltsuak jartzen ditudala ene lagun.

Kolorea kentzen ez amaitzeko.

Ezpainetan hainbeste jartzen duzun gorria.

Bihotzak garrasi egin du

bizia behar baitu.

Odol kolorea baldin bada hobe.

Azazkaletan grabatu zuen krabeliñen behar hura.

Baina ahoak, haginek

beste behin

krabeliñaren oharra jan egin zuten.

Azala kolore gabe utziz.

Nire masailak ezin gorritu bizitza ikustean.

Zu ikustean.

Negua itzuli da,

eta ez da soilik mendi gailur handietan geldituko.

Nire

biriketan

aurpegian

bularrean

titi puntetan iraungo du.

Berriz hasi beharko naiz egurrez hornitutako lorategi zaharrera joaten.

Berriz hasi beharko naiz

benetako krabeliñak erosten.