Ez zaitez behin ere lokartu ametsik gabe, ezta jaiki ere arrazoirik gabe, halaber, ez zaitez bizi zuregatik bizi izateko prest ez dagoen inorengatik, gogora ezazu inongo egunak ez daukala antzik beste batekin eta inork ez duela zure antzekotasunik, gogoan izan pertsona bakarra dagoela munduan zu zoriontsu egin ahal zaituena bizitza osoan, eta pertsona hori zerorri zara.
Baldin badago jenderik zure bizitzan sartu nahi duena, sar dadila!!! Baldin badago jenderik zure bizitzatik atera nahi duena, atera dadila!!! Baina, ez daitezela atean gelditu, enbarazu egiten dietelako sartu edota atera nahi dutenei.
Honako hauexek guztiak oparitzen dizkizut: guraize batzuk, zoriontsua izaten galarazten dizuna mozteko; ate bat, maitasunari irekitzeko; betaurreko batzuk, bizitza gardenkiago ikus dezazun; erratz bat, gaiztakeria ken dezazun; hartz txiki bat, behin ere bakarrik egon ez zaitezen; ispilu bat, zuregan dagoen edertasuna ikus dezazun; aterpe bat, bakartasunaren hotza sentitzen duzunerako; kutxatxo bat, onuragarria den guztia gorde dezazun. Eta bukatzeko, besarkada bat, besarkada da maitasun keinurik hoberena. Denok behar izaten ditugu besarkadak. Besarkada batek, norbaitek egunen batean distira egitea ekar lezake.