Denak ez dira berri txarrak

Negozio gizon batek atzerrira joan behar zuen egun batzuetarako. Orduan, bere giltzari fidel eta estimatuari deitu eta honela azaldu zion egoera:

-Begira, Maritxu, egun batzuetan atzerrian egon behar dinat. Ardura hadi hemengo guztia ongi egon dadin, eta arazoren bat baldin badago, deitu iezadan segituan.

-Bai jauna, zu ez kezkatu!

Egun batzuk igarotakoan, eta inolako berririk ez zuenez izan, negozio gizonak, badaezpada ere, bere giltzariari dei egin zion:

-Kaixo, Maritxu. Nola daude gauzak hor?

-Oso gaizki!

-Zergatik? Zer gertatu da?

-Pala-kirtena hautsi egin da.

-Baina, jainkoarren! Ia-ia bihotzekoa eman zidanan hiregatik! Dena oso gaizki dagoela esan didan, eta arazo bakarra dun hautsi egin dela pala-kirtena!

Baina, negozio gizonak, alhadurak jota, pentsatu zuen bere enplegatua gaizki senti litekeela, eta, orduan, doinu ulerkorrago batean galdetu zion:

-Nola hautsi da?

-Txakurra lurperatuz.

-Zeeeeeer! Semea bezala maite dudan txakurra? Zer gertatu da?

-Igerilekura erori zen.

-Baina, aizan, Terranova arrazakoa zunan, igerian ongi egiten duen txakurra! Nola ito egin ahal izan da?

-Ez zen ito egin, jauna, hutsik zegoen igerilekura erori egin zen!

-Nola hutsik? Joan den astean garbitu eta urez betearazi egin ninan-eta, udarako!

-Bai, baina ura suhiltzailek erabili zuten, sutea itzaltzeko.

-Zer sute?

-Etxea erre zuena.

-Zeeeeeer! Zer arraio gertatu zen?

-Zerorren ama andrearen hil-kaperan gertatu zen, errezelen ondoan zegoen kandela bat erori eta oihalei su eman zien.

-Ama hilda dago? Baina, nola? Orain dela egun gutxi bere 70. urtebetetzea ospatu geninan eta… erregina bat bezala zegonan!!!

-Bai, baina herenegun gauean amak ezin zuen lo egin eta zure logelara joan zen, emazteari pilula bat eskatzera. Emaztea zure lagunik hoberenarekin topatu zuen ohatzean eta bihotzekoak emanda hil zen.

-Ai ene! Beraz, laburbilduz, emazteak traizio egiten zidanan nire lagunik hoberenarekin… Lau egunez etxetik kanpo egon eta nire bizitza infernu hutsa bihurtu dun! Egiazki, ez al dun deus ere positiborik?

-Bai, Erramun jauna! Denak ez dira berri txarrak izan. Gogoratzen al duzu joan den astean egin zizutela proba bat prostata minbiziari buruz?

-Bai…!

-Bueno, ba, hau behintzat positiboa atera zaizu!