Lehengo urtean, Zaraitzuko Ezkarozeko IOTEari bultzada berri bat eman nahian lanari ekin genion gogotsu.
Aurtengoan ere bide horretatik jarraitu dugu eta aintzineko MUMUZARKOAK eta ZARRATRAKOAK, adardunek lagunduta, etxez-etxe ibili dira puxka-biltzean.
EMAKUNDE EGUNA DELA TXULA BAT EMATEKO oihua, gure gurasoek erabiltzen zuten lelo bera, entzun da karriketan barrena. Iluntzean, BALUXAN pertsonaia zakarra eta traketsa sutara bota dugu gustukoak ez ditugun beste kezka batzuekin batera (0-3 urteko haur eskola ixtea, Nafar Pirineoak pairatzen duen jendez hustea, guztiz desegokiak diren Zaraitzuko Ibarraren Ordenanzas/Arautegiaren puntuak…)
Datorren urterako labean ideia berriak egosten ari dira dagoeneko!
You must be logged in to post a comment.