Hartu gabeko kafea

Kafetegi txiki batean sartu, eskatu eta mahai baten inguruan eseri ginen. Geroxeago bi pertsona sartu ziren:

-Bost kafe, mesedez. Bi guretzat eta hiru “gordetzeko”.

Bost kafeak ordaindu, beren biak edan eta alde egin zuten. Neronek galdetu nuen:

-Zer dira “gordetzeko” kafe horiek?

Zera erantzun zidaten:

-Itxoin eta ikusiko duzu.

Tartetxo bat igarotakoan, hiru abokatu etorri eta zazpi kafe eskatu zituzten:

-Hiru guretzat dira, eta lau “gordetzeko”.

Zazpiak ordaindu, hiru edan eta hanka egin zuten. Geroxeago, gazte batek bi kafe eskatu, bat bakarra hartu, baina biak ordaindu zituen.

Oraindik eserita ginela, bat-batean, eskale moduan jantzitako gizon bat sartu eta ahopean galdetu zuen:

-Ba al duzue “hartu gabeko” kaferen bat?

Eta orduan, kafe bat zerbitzatu zioten dohainik.

Eskuzabaltasun mota hau, Napolesen agertu zen lehendabiziko aldiz. Jendeak aldez aurretik ordaintzen du kafea, kikarakada bero bat ordaindu ezin duten pertsonentzat. Ohitura hau, dagoeneko, Italiako mugetatik atera eta mundu osoko hiri askotara zabaldu da.

“Gehiegi sufritzen dugu falta dugun gutxi horregatik eta gutxiegi gozatzen dugu daukagun pilo horregatik”.

Shakespeare.