Landeetako Bizkarrotzetik igorritako iritzi apala

Neguko arratsalde euritsua izan da Baskoniako Landeetan, nahiz eta egunak gero eta luzeagoak izan.

Giro honetan sartuta gauden arren, beste gauzak gertatzen ari dira munduan zehar, nahiz eta eguraldi-aurreikuspenak oso ona izan gure agintari guztientzat, futbolari dagokionez bezala, aitzakia gisa. Une labur batean jendea hipnotizatuta baita.

Hemen, iparraldeko Baskonian, hau da Gaskoinian eta Ipar Euskal Herrian, Frantziako jauntxoak lanean ari dira. Haientzat, menperatzen dituzten herriak suntsitzea etengabeko lana baita.

Azken hilabete hauetan, berrikuntza eder bat asmatzekotan dabiltza, Frantziako eskualdeen desagertze osoa lortzea  gustatuko litzaieke eta horretan ari dira.

Hasiera labur batean Bretainiakoek, Alzaziakoek, Kataluniakoek edo guk, ipar  Baskoiek pentsatu genuen erreforma honek gure nortasuna aintzat hartuko zuela eta gaur dauzkagun mugak aldatuko zirela. Pentsatu genuen, gauden gu ameslari hutsok, gure herria elkartuko zutela eta Baskoi guztiak, azkenik, lurralde berean biziko zirela. Bai zera!

Gure Pariseko jauntxoek, ohi bezala, beren betiko politikarekin segituko dute. Zer uste zenuten, zuek, inozo horiek!

1789ko Iraultza-Handiaren ondoren, Frantzian bizitzen ziren herriak eta nazioak zatituta eta sakabanatuta geratu ziren. Beraz, gure Ipar Baskonia, hots Gaskoinia, bederatzi departamentutan puskatua izan zen. Geroago bi eskualdetan, Bordelen eta Languedoc-eko Tolosaren inguruan. Alde batetik Gironda, Lot-eta-Garona, Landak eta Pirinio-Atlantikoak. Beste aldetik Tarn eta Garona, Gèrç, Pirinio Garaiak, Garona Garaia eta Ariège.

Testuinguru honetan, oso zaila izan zen gure nortasunari eustea eta, pixkanaka pixkanaka, hizkuntza eta gure beste ezaugarri ia guztiak desagertzen hasi ziren. Erreforma honekin bazegoen Ipar Baskonia osoa elkartzeko aukera ederra, XVIIIgarren mendetik gaurko egunera lehen aldiz.

Baina gure Pariseko maisuek ez dituzte gauzak horrela ikusten. Haien arabera, Frantzia da kontzeptu administratibo eta ekonomiko bat, gizakirik gabeko herrialdea, gauza hotza eta matematikoa. Gainera, arriskutsua zatekeen eskualdeen berpiztea ukatzen dute, zeren eta badakite Katalunian edo Eskozian gertatzen ari dena. Orduan, bada ezpada ere, gaurko zatiketa areagotzea erabaki dute eta gure Ipar Baskonia ez da berpiztuko.

Gauzak horrelakoak direla eta, kolonizazioak jarraituko du eta hiltzeko zorian den gure herri maitea bere bide txarrean geratuko da.

Orduan, irtenbide bakarra zein izango zen? Frantziatik at …

Zaindu itzazue zeure buruak.

GORA BASKONIA HANDIA!