Pasa den larunbatean, otsailak 20, IRUÑAKO ARRANO TABERNAN 2016KO NAFARROKO MUS TXAPELKETA FINALA jokatu zen, EUSKAL HERRIKO VIII. MUS TXAPELKETAKO bigarren fasea. 128 bikotek parte hartu zuten eta lehenengo 32ak EUSKAL HERRIKO VIII. MUS TXAPELKETAKO FINALA jokatzeko sailkatu ziren. Fase honetan BERBINTZANAKO 4 bikote ordezkarietatik, ÁNGEL MARÍN DE ESTEBAN eta JAVIER ASÍN GARCÍA TXARRINEK eratutako bikoteak 10. postua lortu zuen eta, horregatik martxoaren 5ean URDIÑARBEN (ZUBEROA) finala jokatuko du.