Autobus batean, alderdi politiko guztietako diputatu batzorde berezi bat zihoan, herrialdeko nekazaritza arazoak bertatik bertara aztertzeko. Hainbat bihurgunetako batean, gidariak kontrola galdu eta autobusak inguruetan zeuden harkaitz batzuk jo zituen.
Ordu batzuk igaro ondoren, istripu lekura hasi ziren iristen anbulantziak, Guardia Zibila eta Armada, min hartutakoei laguntza ematen saiatzeko, baina, halako batean, konturatu ziren autobus hondakinen artean ez zegoela pertsona bakar bat ere. Horren ondorioz, ikerlanekin hasi ziren.
Hori horrela, Guardia Zibila ohartu zen, istripua gertatu zen tokitik hurbil, baserri antzeko etxe bat zegoela, eta segituan joan ziren datuak eskatzera.
Etxetik nekazari bat atera zen harrera egitera, eta zera galdetu zioten:
-Aizu, jauna! Ikusi al dituzu istripua izan duten politikariak?
-Bai, bai, ikusi ditut! Eta dagoeneko, denak ehortzi ditut kristau moduan!
-Ez esan denak hilda zeudela!
-Bueno, batzuek zioten ezetz, baina badakizue zeinen gezurtiak diren putakume horiek!