JUAN GOMEZ CASAS (K.O. 1977)

Pierre Joseph Proudhon 1809ko urtarrilean jaio zen, Besançonen, eta 1863an hil, Parisen. Berrogeita hamasei urte zituen orduan.

Ehun eta bi urte geroago, haren jaioterrian,

eta sistema sozioekonomiko hartan, hau da, bere garaian frantziar sozialista horrek “feudaltasun ekonomiko-finantzario” deitu zion hartan,

LIP erloju enpresaren ezohiko gatazka lehertu zen.

Langileek, ikusita lantegia enpresako ordezkarien

administrazio eskasarengatik itxiarazi zutela,

ez zuten onartu lanetik kaleratuak izatea, eta, autokudeaketa bidez,

martxan jarri zuten atzera.


Litekeena da Besançoneko langile gehienek,

azaletik bada ere, P.J. Proudhonen aditzea izatea.