Lan Elkarrizketa

Hautagaiei egindako lan elkarrizketa, enpresa baterako.

Lehen hautagaia, Yaleko Unibertsitatean trebatua:

Zuzendariak:

-Zein da munduko gauzarik azkarrena?

Hautagaiak:

-Pentsamendua.

Zuzendariak:

-Zergatik?

Hautagaiak:

-Pentsamendua ia-ia bat-batean gertatzen delako.

Zuzendariak:

-Oso ongi, erantzun bikaina.

Bigarren hautagaia, Harvardeko Unibertsitatean prestatua:

Zuzendariak:

-Zein da munduko gauzarik lasterrena?

Hautagaiak:

-Begien kliska.

Zuzendariak:

-Zergatik?

Hautagaiak:

-Begira, ba, hain lasterra da, non, ez baikara ohartu ere egiten gertatzen dela.

Zuzendariak:

-Hobe ezina.

Hirugarren hautagaia, Oxfordeko Unibertsitatean hezia:

Zuzendariak:

-Zein da munduko gauzarik bizkorrena?

Hautagaiak:

-Elektrizitatea.

Zuzendariak:

-Zergatik?

Hautagaiak:

-Etengailuari eragiterakoan, 5 kilometrotara dagoen lanpara bat, berehala piztu ahal dugulako.

Zuzendariak:

-Sekulakoa.

Laugarren hautagaia, Cadizko Unibertsitatean ikasia:

Zuzendariak:

-Zein da munduko gauzarik arinena?

Hautagaiak:

-Beherakoa.

Zuzendariak:

-Nola? Txantxetan ari al zara? Azaldu ezazu hori!

Hautagaiak:

-Hara. Bart gauean izan nuen halako tirrineria, non, pentsatu, begiak kliskatu eta etengailuari eragin ahal izan baino lehen, kakaztuta bainengoen…!

Zuzendariak:

-Zurea da lanpostua!

Ondorioa:

Oinarri teknikoak eta ezagutza akademikoak ez dira dena. Gaur egun, leku askotan, enpresa munduak behar duena da, kaka-mokordoz aditua den norbait.