Amaieraren azken momentuetan
lurretik altxatzeko ahaleginak handitzen diren hoietan.
Utopikotzat hartzen genuen horrek
aurpegia eman gabe jarraitzen duenean.
Gorputzak askatzen gaituen mometu horretan,
bertan eraikitako, guregan eraikitako errepublika sendoa deuseztatuz
eta gure nahiei botere guztia ematen dionean.
Momentu horretan. Desagertzen gara.
Guztiak ihes egiten du
iraganak ihes egiten du, kikilduta.
Ihesaldi horretan orainaldiaren esfortzu guztiak eramanez
eta poltsikoan etorkizuneko itxaropenak gordez.
Desagertzen gara. Desagertzen naiz.
Eskerrak erlojua begiratu eta “lotara joan beharko” bat atera zela zure aho finetik.
Eskerrak zure begiek ezin izan zutela ikusi
gau hortan
barruko desoreka hura eta begiak itxiz berreraikitzen hasi ginela.
Eguzkia atera arte.