JAKINGEI GÜNEA

Ikas Pedagogia zentroaren adarra, Xiberoko Herri Alkargoaren lagüntzarekin eraikirik izan da. Helbürüetarik bat da eüskararen eta eüskarazko erakaskuntzaren süstatzea, animazione pedagogikoen egitez eskola elebidün eta Ikastoletan, jeialdi edo hitzordü berezien antolatzez hanhebenka, ikasurtean zehar.

Animazione horietzaz xehetarzün habororen ükeiteko http://www.ikas.org/xiberoa/ edo animazalearekin harremanetan sartüz 05 59 28 78 91.

Erakasle talde bat ere ari da material pedagogiko berrien sortzen Ikasen argitalpen ardüradünaren lagüntzarekin baita ere Ikasen argitalpen batzordearen ürratsak jarraikiz.