98 urte zeuzkan irlandar Ama Nagusia, ohatzean zegoen hilzorian. Mojak inguruan zeuden, haren azken bidaia atseginagoa izan zedin. Saiatu ziren ematen esne beroa, baina ez zuen nahi izan. Mojatxo batek sukaldera eraman zuen edontzi esnea, gogoratu zuelako Eguberrietan norbaitek oparitu ziela irlandar botila bat whisky eta esneari zurrusta on bat jarri zion. Ama Nagusiaren ohatze ondora itzuli eta edontzia ahora hurbildu zion. Ama Nagusiak zurrupadatxo bat edan zuen, gero beste bat eta mojak ohartzerako, den-dena irentsia zeukan. Mojek honako hauxe eskatu zioten:
-Ama, hil baino lehen, esaguzu, mesedez, zerorren azken jakinduria-hitza!
Ia-ia batere indarrik gabe, pixka bat tentetu eta esan zien:
-Ez ezazue behi hori saldu!!!