LEZO

Mendekoste jaietan, maiatzak 13, 14 eta 15ean atrakzioen prezioa merkeago izanen da, 1,20 euro bidai bakoitzeko edo 6 bidai 5 euroren truke. Hau Udalak ferianteei euren atrakzioa jartzeko ordaindu behar zuten tasa bertan behera geratu delako lortu da. Hala Udalak jarriko ditu bidaien salneurriak. Beste aldaketa garrantzitsu bat jolas parkearen leku aldaketa izanen da, Aralar kalean egongo da aurten.