Azkeneko egunetan entzun ohi dugu komunikabideetan errefuxiatuen inguruan, batez ere jasaten ari diren egoera larriari buruz. Gaia komeni zaienean ateratzen dute eta albisteetan agertzen ez denean, badirudi egoera larririk ez dela existitzen. Uste duguna baino gai sakonago bat dago honen atzetik eta, nire ustetan, asko erlatibizatzen da.
Hausnarketa honek ez du helburu zehatzik, soilik burutik pasatzen zaizkidan gauzak idatzi, eta beste pertsona batzuekin partekatzea.
Alde batetik, sumatzen dut komunikabideek ez dituztela gauzak perspektiba orokor batetik azaltzen, hau da, ez dute gaur egungo guden zergatia eta garapena azaltzen.Horrek esfortzu gehigarri bat sortaratzen digu informazio komunikatzaileoi gauzak ulertzerako orduan. Errefuxiatuen egoera zerbaitengatik sortu da (guda batengatik kasu honetan) eta, adibidez, guda horren egoera eta zergatiak ulertzea oso zaila egiten zait. Albisteek guda horren gauza zehatz batzuk erakusten dizkigute, baina ez adibidez, aurrekariak, fronteen egoera, munduko beste gobernuen jarrerak… Honekin ez dut kazetarien lana kolokan jarri nahi, baina gehienetan, informazioa oso urria da, eta bakarrik errealitatearen zati txiki bat dugu begibistan.
Beste batetik, argi daukat komunikabidek munduko botereen esku daudela, eta honen ondorioz, azken hauen interesak eta momentu bakoitzeko beharrak beteko dituztela. Ez dut ulertzen zein den albiste hauen funtzioa: Gu bezalako pertsona batzuen egoera larri bat erakustea? Aurrerago etorriko diren erabaki batzuen justifikazioa? Sentimendu hunkigarriak sortaraztea?…
Laburbilduz, gai hau askoz inportanteagoa izan beharko litzateke, eta nahiz eta pentsaezina izan, modu sakonago eta objektiboago batean azaldu beharko lukete. Badago heziketa lan potolo bat gai honen inguruan, eta agian, euren moduan, komunikabideek zerbait lagundu dezakete.