ORIO

Udarako hainbat langile kontratatuko ditu Udalak. Kabinen garbitzailea (bi lanpostu), kanpineko komunen garbitzailea (bi lanpostu), udaltzain laguntzailea (lanpostu bat) eta txu-txu trenaren gidaria (bi lanpostu). Eskabideak martxoaren 23ra arte aurkeztu daitezke Udal bulegoetan. Lanpostu horiek betetzeko probak apirilaren 9an eginen dira.