Argiaren printzak pizturik dauden bitartean
Ez gara sekulan,inoiz ez hilen
Iduzkiak hedoi hitsak sugartzen anartean
Goiargia ez da beinere hilen.
Ez gira hilen,ez,nere bihotz kuttuna,nere Mari Eder
Zure ile argiak menditik zerura dira jirabiratzen
Goiargiz jantzirik nere gogoa dute ferekaz xeratzen
Ez gira ez hilen,ez,nere bihotz kuttuna,nere Mari Eder.
Haizeak usaingoxoak airatzen bitartean
Ez gara sekulan,inoiz ez hilen
Udaberria munduan izanen anartean
Goiargia ez da beinere hilen.
Gizakiak nora doan ez dakien bitartean
Ez gara sekulan,inoiz ez hilen
Misterio bat inguruan izanen anartean
Goiargia ez da beinere ez hilen.
Ezpainetan irriño bat agertzen bitartean
Ez gara sekulan,inoiz ez hilen
Begiak nigar malkoez hezetzen anartean
Goiargia ez da beinere ez hilen.
Itxaropen ta oroimena jarraitzen bitartean
Ez gara sekulan,inoiz ez hilen
Bihotza ta amodioa pizten diren anartean
Goiargia ez da beinere ez hilen.