GATIzu, GATIgu, GATIBU

Garaiz ibili ginen momentu hartan

dena bilakatzeko

dena aldatzeko.

Xamurtasunetik iraultza sortzeko.

Utopikoa zen hura begietan bizia hartzeko.

Garaiz ibili ginen,

gaueko azken minutuetan dantza egiteko.

Garaiz ibili ginen,

baina beti bezala goizeko ordu txikitan,

nahiago izan genuen

aldatu nahi genuen hartaz barre egitea.

Kale kantoietan galtzea.

Eta esnatzerakoan

zu nitaz

ni zutaz

ez oroitzea.