Nola dago Joxepa?

Amonatxo ezti batek telefonoz sendategira deitu eta lotsati zera galdetu zuen:

-Norbaitek esan ahalko lidake, mesedez, nola dagoen gaixo bat?

Telefono-operadoreak erantzun zion:

-Pozak txoratzen lagunduko dizut. Nola du izena gaixoak eta zein gelatan dago?

Amonatxoak bere ahots dardaratsuarekin esan zion:

-Joxepa Gartzia, 202. gelan.

Telefono-operadoreak zera ihardetsi zion:

-Bai, emadazu denbora pixka bat. Itxoin ezazu apur batean, bitartean neronek hitz eginen dut solairu horretako erizainarekin, zuri informazioa eman ahal izateko.

Bi minutu inguru igarotakoan, honako informazio hau eman zion amonatxoari:

-Berri onak ditut. Oraintxe bertan berarekin dagoen erizainak esan dit, Joxepa Gartzia oso ongi doala, bere arteria-presioa eta glukosa normalizatu omen dira, eta, gaur goizean aztertu duen doktore andreak uste du, asteartean bertan eman ahalko diotela senda agiria.

Amonatxoak:

-Hau poza! Kezkatzen hasita nengoen. Jainkoak bedeinka zaitzala mutil, eman dizkidazun berri on hauengatik!

Telefono-operadoreak:

-Atsegin handiz lagundu dizut, andrea. Barkatu, Joxepa alaba al duzu?

Amonatxoak zera erantzun zion:

-Ez! Joxepa, ni naiz, 202. gelakoa! Gertatzen dena da, herri aseguruaren bitartez nagoela ospitaleratua, eta inork ez zidan kasurik egiten txirrin kaskar horrekin. Ez didate sendagairik ematen, ez didate janaririk ekartzen, erizaina ez da ni ikustera etortzen eta sendagilea ez da duela hiru egunez geroztik agertu. Horregatik, herenegun etxera etorri nintzen. Deitzen ari naiz jakiteko ea dagoeneko ongi nagoen eta sendategi txar horretan, putakumeren bat ohartu ote den, herenegun hanka egin nuela hortik!!!