F. VERCAUTEREN HITZAK (1943)

Henri de Dinant burges aberats bat zen, jauntxoen endakoa,baina ez Liejako botere politikoa zeukaten antzinako leinuetakoa.
Buru argikoa, handinahia eta hiztun ona, hiriko kontuen zuzendaritzan
zeregin pertsonal bat gauzatu nahi izan zuen: burgesia askatu gogo zuen
printzeen agintaritzatik, eta, horretarako, erregidoreen oligarkia hautsi.

Badirudi aliantza estu bat ezarri nahi izan zuela
Liejako hiri nagusien artean,
aurre egiteko printzearen politikari;hain zuzen, burgesei begirako politikari.
Proiektu horiek gauzatzeko, botere politikotik kanpo
baina hartan parte hartzeko
prestatuta zegoen jendetza erakarri zuen.
Hala, buruzagi bila zebilen mugimendu sakon bat aurkitu eta erabili egin zuen.
Haren esku-hartzeak borrokan jarri zituen [1252-1257]
herria eta printzearen aldeko jauntxoen parte bat;
apaizeriaren zati batek, berriz, neutraltasunari eutsi zion.

Baina mailaz goratu zutenek berek atxilo harturik
eta gero eta jarrera bortitzagoa eta iraultzaileagoa hartu beharrez,
hasieran lagundu zuten jauntxoek utzi egin zuten,
hondarrerako ikaratu egin baitziren haren erradikaltasunarekin.
Haren mugimendua, hasieran mugimendu politikoa zena,
gizarte-mugimendu bihurtu zen; agintaldiko azken hilabeteetan,
Henri Dinantek ez zuen herritarren laguntzarik atxiki, eta, handik aurrera,
demokratarena eta, are, Hocdemek dioen bezala, demagogoarena egiten hasi zen.
Horrela azaltzen da haren kontra osatu zen koalizioaren garrantzia eta indarra; talde horretan egon ziren printzea, noblezia eta jauntxoak.

Irabazleek ez zuten arazorik izan ondorengo belaunaldiei
tribunoaren itxura desitxuratua transmititzeko eta bazter-nahasle
edo politika demagogiko baten inspiratzaile soil bezala erakusteko.

Liejako XIV. mendeko kronistak irakurrita,
ikusten da zer-nolako arrakasta izan zuen bertsio horrek,
XIX. mendera arte ere iraun baitzuen.