San Fermin Peñako pankarta lehiaketa

San fermin peñako pankarta lehiaketaren oinarriak:

SAN FERMIN PEÑA 2016 PANKARTA LEHIAKETAREN OINARRIAK
1- Lehiaketa honek San Fermin Peñak 2016ko Sanferminetan eramango
duen pankarta aukeratzea du helburu.
2- Testu hau derrigor agertu beharko da: PEÑA SAN FERMIN 2016
Baita peñaren ikurra ere.
Gainera, aintzat hartuko da Arrosadian dauden arazoak adierazten
diren.
Pankartaren aurreko zein atzeko aldean zenbait logotipo agertu ahal
izango dira ekainean egiten den Batzar Orokorrean hala onartzen
bada.
3- Bertako zein atzerriko egileek parte hartu ahalko dute. Nahi adina lan
aurkeztu ahal izango dituzte, beti ere originalak eta argitaratu gabeak.
4- Lanak jasotzeko epea 2016ko maiatzaren 19ra arte egonen da zabalik.
5- Lanak astelehen, asteazken eta ostegunetan aurkeztuko dira 18:00etatik
20:30etara, gutun
ziurtatuan edo garraio agentzia bidez, helbide
honetan:
SAN FERMIN PEÑA
Manuel de Falla, 17 – Behea
31005 Iruñea – Pamplona (Nafarroa)
Tfnoa. 948 239 448 / e-maila: psanfermin@gmail.com
6- Lanak DIN-A3ko euskarri zurrunean aurkeztu beharko dira baloraziorako
eta ondorengo balizko erakusketarako, eta modu egokian enbalatu
beharko dira. Era berean, proposamena euskarri digitalean ere entregatu
beharko da (CD, USB…). Ez da euskarri digitalik gabeko proposamenik
onartuko.
7- Lanak egilearen sinadurarik gabe entregatu beharko dira eta lanaren
atzeko aldean lelo bat idatzi beharko da.
Lanarekin batera gutunazal itxi bat eman beharko da. Gutunazalaren
kanpoko aldean lanaren leloa agertuko da. Barruan egilearen izen eta
abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
8- Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko lehiaketara aurkeztutako lanen
galerak edota kalteak.
Aurkeztutako lan guztiak San Fermin Peñako lokaletan erakusgai jarriko
dira irabazlearen aukeraketarako.
Peñaren barruko medioetan (aldizkaria, informazio buletina…)
erreproduzitu ahal izango dira lanak.
Saririk lortzen ez duten erakutsitako edo erreproduzitutako lanen egileek
ez dute ordain ekonomikorik jasotzeko eskubiderik.9- Saririk lortu ez duten lanak bere egileek eskatu ahal izango dituzte
2016ko irailaren 15era arte. Bidalketa eta itzulketa gastuak parte
hartzailearen esku geratzen dira. Lanaren itzulketarako (beti ere parte
hartzaileak ordaindu beharrekoa) San Fermin Peñako bulegoarekin jarri
beharko da harremanetan. Eskatzen ez diren lanak San Fermin Peñaren
jabetzara pasako dira eta honek libreki erabili ahal izando ditu. Beraz, ez
da erreklamaziorik edo kalte ordainen ordainketarik onartuko.
10- Pankarta irabazlea 18 urtetik gorako bazkideek bozketa bidez
aukeratuko dute. Berdinketa egotekotan Batzordeak ez ohiko bileran
erabakiko du zein den lan irabazlea.
11- Bozketa maiatzaren 20tik, ostirala, maiatzaren 29ra, igandea, eginen da.
Pankarta irabazlea zein den maiatzaren 30ean 19etatik aurrera
jakinaraziko da.
12- Egileak sari bakarra aukeratu beharko du:
– 600 euro esku –dirutan.
– Eguzkiko 2 abono (San Fermín Peña) eta 200 euro esku-dirutan.
13- Irabazleak San Fermin Peñarekin salerosketa kontratua sinatu beharko
du, sariaren diru kopuruaren truke lanaren jabetza Peñari emanez.
2016ko San Ferminetan San Fermin Peñak eramango duen pankarta
margotzeaz ere egilea arduratuko da.
Aldi berean, sariaren bidez, San Fermin Peñak bere egiten ditu lan
sariturarekin bat datozen jabego intelektualaren eskubide ekonomikoak.
Beraz, lana erreproduzitu, banatu, publikoki agertu edo moldatu ahal
izango du eta euskarri edo medio ukigai edo ukiezinetan argitaratu ahal
izango du. Ulertu behar da esplotazio modalitate guztiak, edozein
euskarri edo formatutan erreproduzitzeko eskubidea eta lanaren
banatze eta komunikatze publikoa Peñarenak direla mundu guztian
komertzialki esplotatu ahal izateko. Lanen on-line emisioa eta
transmisioa espreski adierazita agertzen da eta sare digital
interaktiboetan, Internet kasu, jarri ahal izateko aukera.
14- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen eta epaileen erabakien
onarpena dakar. Oinarri eta erabaki hauen kontrako errekutsorik ez da
onartuko.