XIBEROA HERRI ALKARGOAKO BILTZARRA

Xiberoa herri alkargoako biltzarran aipagei nausiak izan dira, Oloroneko ospitalearen arrenkürak, Euskal Herriko alkargoa bakarraren bozkaldia eta Mauleko abattoir aren züzendari berriaren izentatzea.

Oloroneko ospitaleko, Valérie Friot züzendariak eta Isabelle Argacha medikoak aipatü dütüe ospitalean dütüen nekeziak , horietan lehenik bedezi eskaza eta horri bürü egiteko zoin xede züen ,hala nula Paueko ospitalearekin lana azkartzea.

Bestalde, Euskal Herri alkargoa bakarraz abisua eman behar züan herri alkargoak eta gehiengoak alde bozkatü dü, 31 alde, 8 kuntre eta 6 abstentzio.

Mauleko abattoir aren züzendari berria haütatü da, Benat Guimon ek hartüko du Gérard Clemente-en segida, hau erretretala joanen delarik arramaiatzean. Hatik, ez da erranik izan, kabale hiltegia, noiz berriz zabaltüko den.

Iturria: www.xiberokobotza.org