ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): K.A. 30-8-29

Egun hori historikoki jotzen da Kleopatra hil zenekotzat;
erran nahi baita,
Egiptoko hondar erreginaren azkentzat.

Mediterraneo ekialdean
erromatarrak konkista militarren
eta gerra zibil errepublikarren erdian zirela,
era tragikoan hil zen lagidar dinastiaren azken ordezkari hura;
beti erran izan dute suzidioa izan zela,
baina oso eztabaidagarria da.

Konparazio batera,
sekula ez dute atzeman haren hilobia,
eta Oktavio garailea, haren presondegiratzea negoziatzearekin,
Egiptoz jabetu zen hura ondare pertsonaltzat hartuta[…].