Hobe hitz egitea
ala isiltzea ?
Hizdunek isilek egotea diote
Adituak baldin badira bedere.
Mutuek hitz egitea diote
Beti gorrak direlako ote ?
Zeri ematen zaio garrantzi ?
Elkar bizitzari
ala adimenari?
Halere ez ahantzi
Eta eman lizentzi
Egun guzietako ohiko hitzari:
“Zer iduzki ederra egun.”
“Euri zikina holakorik nun?”.
“Fresko, ez da hala lagun?”
“Zer haize higuingarria dugun”
“Sapak nola berotzen dun
„Ean hotza joaten zaigun”….
Ohartu gabe
Jakin gabe
Halako hitzak ditugu ezagun
Eta nola erabiltzen ditugun?
Ea zerbait esategatik derabiltzagun?
Halere jakin dezagun
Ez dela batere hitz mordo ergela
Egunean desagun besteen gainekoa dela
Hitzen arteko hitz kriseila.
Begira atzera bestela
Nola munduak izan duen gibela
Horma,izotz eta horrela.
Izadi eta paisaiarik gabe zela.
Eskerrik zuri denbora epela
Zuri esker hala bizi garela
Zuri esker ni bizi naizela.
Ohartu gabe
jakin gabe,
dudarik gabe
Egun guziko hitz garrantzitsuarena
Banalitate hutsa eztena
Funtsik gabeko hitz sakonena
Besterik esatea merexirik ez duena.
Isiltzea ala mintzatzea zoin lehena?
Bat maingu ,bestea herrena,
Eguneroko eleen artean desatena,
Txepelduratik kanpoko eztena
Muin isila haunditzen didana
Gizaki berria egiten nauena.
Hau ez da eztena!
Hau ez da,ez dena!
Ez dakigu zergaitik bizi garen
Zergaitik hala gauden gu hemen
Zer arrazoinengatik iraunen:
Eguraldi epelean bederen
Erantzuna dugu atsemanen.
Honek badu izen:
Goresmen!