Aukeratzeko beldurra, ezjakintasunaren aztarna, noiz arte.
Gaur garena galtzeko ikara, atzoko mamuak eta biharkoak.
“Dena pasatzen da, dena puskatzen da, denak nekatzen du”
Zure gaurko sufrimendua, aldaketa etengabean
hobeak ekarrriko dizkigu EDO behera egingo dugu,
mendikate luze baten antzera, bizitza,
bidea egin beharra dugu.
Goian, mila galdera.
Behean, ehundaka min,
baina ibili zaitez, arren,
eguzkiak ez baitu etxeko itzala argitzen.