Iragankorra

Aditzez gain iragankorra bihurtu nahi izan nizun.

Iragana zure eskuetan utziz.

Zure eskuak izanik iragana.

Guztia baida iragana eta ni

azalak isuritako sentipenak maite ditudala,

giharren uzkurdurek babesten nautela,

ezpain hoiek galdu ez nahiaren menpe bizi naizela.

Iragankorra bihurtu nahi nizun,

bizitako ekintza guztiekin batera.

Aditz guztiekin batera.

Iraganean murgildu nahi nizun.

Aditz iragangaitzak ez baiditut inoiz atsegin eduki.

Iraganari ihes egiten dioten hitzak,

zoruan gelditzen direnak.

Norbait makurtu eta bere orainaldiaren parte noiz bihurtuko zain.

Ez egon itxaroan,

nire iragana baizara.

Iragankorra zara niretzat.

Behin esan baizidaten iragana begiradetan dagoela.

Nik iragana

(zu)

begietan sartu dut.

Begiekin begiratzerakoan zurekin ikusteko.

Begietan baidago bizitza.

Eta aspaldi bizitza makurtu eta zorutik hartu nuela niregan iragankorra bihurtu zedin.