-Aita, zer da politika?
-Seme, irudika ezak gure etxea: nik kapitalismoa ordezkatzen diat, neroni naizelako dirua etxera ekartzen duena. Ama gobernua duk, dirua administratzen duelako. Neskamea langileria duk, berak egiten dituelako lanik astunenak. Hi herria haiz, sistemaren onurak baliatzen ditualako. Eta, anaia txikitxoa, herriko etorkizuna duk. Ulertu al duk?
-Ez, aitatxo, ez dut ulertzen.
-Bueno, lasai, ez kezkatu, handiagoa haizenean ulertuko duk.
Gau hartan, mutikoa esnatu zen, anaia txikitxoaren etengabeko mainak zirela-eta. Sehaskara hurbildu zen haurtxoa ikusteko eta orduan konturatu zen kaka eginda zegoela barne-muinetaraino, eta norbaitek aldatu beharko zizkiola oihalak. Gurasoen logelara joan zen laguntza eskatzera eta ikusi zuen aita ez zegoela, ama tripaz gora zegoen, lozorro eta zurrunga batean; ez zuen lortu esnatzerik. Orduan erabaki zuen jotzea neskamearengana, laguntza eske. Logelan sartu eta aita topatu zuen, larrutan neskamearekin.
Biharamunean, mutikoak zera esan zion aita alprojari:
-Aitatxo, azkenean, bart gauean ulertu nuen zen den politika.
-A, bai? Zer ongi! Bueno, eta zer da, ba, politika?
-Kapitalismoak langileria izorratzen duen bitartean, gobernuak tripaz gora lo egiten du batere axolarik gabe, herriari inork ez dio kasurik egiten eta etorkizuna kakaztuta dago belarrietaraino.