Uda hontan, Atharratzeko herriak emanen dü pastorala eta Jean Pitrau, herriko laborari sindikalistaren istoria kuntatüko da.
Mustrakak aitzina eramanik dira eta afixa haitatürik izan da.
Anais Sagaspe ek dü afixa egin, Jean Pitrau en arra haurraren parte hartzearekin, Katti Etxebane ek marraztü düalarik Jean Pitrau-en begitartea.
Pastoralaren lehen emanaldia Atarratzeko arrabotüan, uztaila 24 eta agorrila 7an; Otxagabian agorrila 15 an eta Parisen Chatelet antzokian setemearen 17an.
Iturria: www.xiberokobotza.org