“Odace” Xiberoko enpresen lagüntzale den egitürak, Urdinarbeko Chimix ‘hüts’ edo tumba egilearen enpresaren bisita antolatu züen.
20 bat jente hüllantü da bisitara, eta denak harritürik izan dira ikustez nola enpresa hori modernoa zen bekaniken aldetik.
Eskülana aijatzeko eta zaleago egiteko, Christian Chimix-ek berak makina hanitx asmatü beidütü.
Bestela enpresan 10bat langile badira, astean 70/80 hüts egiten düenak.
Hola urtean 3500 üngürü egiten dütüe. 64 eta 40 departamendüetan saltzen düe.
Iturria: www.xiberokobotza.org