13 sükaltari talde, 100 bat bazkazale, neskenegüneko egünaldia arrakastatsüa izan da Gaü eskola eta Prefostarentako.
Gaü eskola sortü denetik, urte oroz antolatü dü Tipinakoa izeneko axurki saltsa hoberenaren txapelketa.
Aurten atarratzen eginik izan da eta jente hanitx hüllantü da Prefosta alkarteak perestatü düan bere egoitzan.
Goiz osoan, 35 sukaltariek haren eginahalak egin dütüe axurkia ahal bezain ontsa prestatzeko. Eta 100 bat gosetüek prestaketa horik partekatü dütüe egüerdiko bazkarian.
Sükaltariak adin güzietakoak ziren eta errezeta desbardin hanitx plazaratü dütüe bertan.
Aurtenko irabazleak hirukote bat izan da : Jordi eta Jon Fouchet Anaiak, Olivier Lasserre –rekin nausitü dira.
Bigerren Christiane Goienexpe eta Maite Etxeberria eta Hirugerren Johane Ibilbehety eta Pierre Betatxet, igan urteko irabazleak.
Iturria: www.xiberokobotza.org