Goiz batean, doktore bat paseatzera atera eta emakume xahar bat ikusi zuen aulki batean eserita, zigarreta bat erretzen. Hurbildu eta zera galdetu zion:
-Ezin izan dut saihestu ikustea zeinen zoriontsu agertzen zaren. Zein da zure sekretua?
Emakume xaharrak hauxe erantzun zion:
-Lehen Hezkuntzako maistra naiz. Goizaldeko lauretan lokartzen naiz, egoera didaktikoak diseinatzen eta plangintzak egiten. Goizaldeko seietan jaikitzen naiz, lanera garaiz iristeko. Ez dut kirolik egiten, ez naiz dibertitzen eta gizarte bizitzarik ere ez dut. Asteburu osoa ematen dut gure ikasketa estrategia berraztertzen, nire ikasle maiteentzat, ebaluazioak eta material didaktikoa lantzen. Astelehenean jaieguna baldin bada, beste horrenbeste. Ez dut ongi gosaltzen, ez dut asko bazkaltzen eta afaldu ere ez dut egiten, denborarik ez zaidalako gelditzen. Curriculum erreformak, dokumentazioa eskura emateko datak eta ikuskatzailearen bisitaldiak direla-eta, etengabeko estresa izaten dut.
Doktoreak esan zion:
-Hori guztia aparta da! Eta zenbat urte dituzu, amona eder horrek?
-34, -erantzun zion emakume xaharrak.