Mauleko Gaztelüko Lagünak alkarteak bere 10. urte bürüa ospatü dü igante hontan.
Karia hortara bere kideak, eta ondarreari interesatzen diren Xiberotar güziak, kümitatü dütü gaztelüan, igante goizan 11etarik harat.
Arrestiriko 19ak artino gaztelüa bijitatü ahal da dohainik, alkarteko kideak lagüntürik.
Egüerditan züntzür bustitzea eskeini eta piknika ekarriz geroz alkarrekin bazkaltzen ahal zide.
Alkarteak parada horrez baliatü nahi da, kide güzien biribilkatzeko eta 2022an gaztelüaren 900. Urte bürüa ospatüko beita, karia hortara antolatzen ahalko diren animazioen aipatzeko.
Iturria: www.xiberokobotza.org